Arabako mantxarren iritzia jaso nahi dute

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 5a

Gaiaren bueltan egiten den lehen inkesta dela nabarmendu dute. HUGO DIAZ REGAÑON

Mantxak axola du taldeak inkesta bat abiatu du, mantxar identitatearen berri jasotzeko. 

Mantxar identitateari buruzko informazioa jasotzeko inkesta bat martxan jarri du Mantxak axola du izeneko herritar taldeak. Internet bitartez bete beharreko galdetegi baten bitartez, Mantxarekin lotura edo interesa duen edozein pertsonaren berri jaso nahi dute, gaiaren inguruan duen iritzia eta ikuspuntua jasotzeko.

"Ikusezin eta gutxi zaindutzat" jotzen duten lurraldea "hobeto ezagutu nahi duen Mantxako herritar talde bat" bezala aurkeztu dute beren burua, ALEAri helarazitako ohar batean.

"Badakigu Mantxako nortasuna, kultura eta eragina ez dela zertan bat etorri behar Gaztela-Mantxak eta haren probintziek ezarritako mugekin", erantsi dute. Halere, "inork ez du inoiz galdetu eta ez du interesik agertu identitateren ikuspuntutik Mantxa aztertzeko". Azpimarratu dutenez, "aurreneko inkesta da historian halako gauzei buruz galdetzen duena". 

Orain arte zazpi probintziatako 214 udalerritako lagunek parte hartu dute, "baina guztiei entzun nahi" dietela nabarmendu dute. Hortaz, "Gasteizen, Araban eta Euskal Herri osoan bizi diren mantxarrengana" iritsi nahi dute. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago