EGURALDIA

Ez ardo ez ur

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 4a

Giro hodeitsua mantenduko da gaurkoan ere, baina euria egiteko probabilitate gutxirekin.  

Azken egunetako giro berdintsuarekin mantenduko da asteazkena ere. Goizean oso hodeitsu egongo da. Atzo bezala, iragarpenak dio arratsaldearen amaieran hodei horiek gutxituko direla. Ez da euri askorik espero, ordea. Norabide aldakorreko haizea izango dugu, zenbaitetan gogor joko duelarik. Tenperaturei dagokienez, 7 eta 13 gradu arteko aldea egongo da. 

Ostegunean, goizean-goiz lanbroa ager daiteke, eta, gainerakoan, hodeiak mantenduko dira. Haizea baretuta egongo da goizean, baina gogorrago egingo du arratsaldean. Tenperaturetan, ia gaurkoaren parekoa: 6 eta 13 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago