Hamahiru errepide konponduko ditu aldundiak

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 3a

Besteak beste, A-3022 errepidea konponduko dute, Etura parean. ALPHABET

Errepide sarea hobetzeko 706.000 euroko kontratua onetsi du gaur foru erakundeak.

Bigarren mailako errepide sarean bide zorua hobetzeko lanak egiteko 706.000 euroko kontratua onartu du gaur Arabako Aldundiko foru kontseiluak. Aldundiak aurreratu du orotara zeregin horretarako "milioi euro baino gehiago" bideratuko duela, "bide horien erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetze aldera". Enpresa onuradunak lanak gauzatzeko hiru hilabeteko epea izango duela zehaztu du foru erakundeak, eta aurreratu du orain lizitatzearen arrazoia dela lanak batez ere udan egin ahal izatea.

Hartxinga baliatuko dute konponketak eta tratamenduak egiteko tokiko zein auzo sareetan, "pitzadurak, zuloak eta deformazioak" konpontzeko, ohar batean aldundiak iragarri duenez. Zehazki, hauek dira hobetuko dituzten tarteak:

Tokiko sarean:

  • A-3022: Etura parean.
  • A-3104: Zekuianotik aurrera.
  • A-3226: A-124 errepidearekiko Lasernako bidegurutzetik Oioneraino.
  • A-3320: A-2622 errepidearekiko bidegurutzetik Angostoraino.

Auzo sarean:

  • A-4005: Dallorako sarbidea (Lautada).
  • A-4138: Txintxetrurako sarbidea (Lautada)
  • A-4154: Urturirako sarbidea (Mendialdea).
  • A-4338: Lalastrarako eta Valderejoko Parke Naturalerako sarbidea (Añana).
  • A-4342: geltokiaren auzoaren eta Manzanos herriaren artean (Añana).
  • A-4604: Lekamañako sarbidea (Aiara).
  • A-4608: Aloriarako sarbidea (Aiara).
  • A-4619: Ozekarako eta Luxorako sarbidea (Aiara).
  • A-4620: Beotegi eta Kexaa artean (Aiara).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago