EGURALDIA

Arratsaldean, menia txikia

Erredakzioa 2022ko maiatzaren 3a

Zeru estaliak eta euri arinak mantenduko dira, egunaren amaierarako egoera hobetu daitekeen arren.

Atzoko tristura meteorologikoa gaurkoan ere mantenduko da, zeru estaliekin eta euri txikiekin. Arratsalderako, ordea, Euskametek dio atertzera egingo duela, hodeiak gutxituz joango omen direlako. Haizea, baina, indartuko da une horretan, iparretik. Tenperaturak 8 eta 13 gradu artean mantenduko dira. 

Biharko, antzeko agertokia izango dugu aurrean, eguzkiaz gozatzeko tarte handiegirik gabe. Haizea ere, berdintsu, iparraldetik, eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturen tartea bere horretan mantenduko da biharkoan: 8 eta 14 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago