2016an 15 eta 19 urte bitarteko arabarren ia %75 euskalduna zen (Eustat. 2016). Horiek 2040an 40 eta 45 adin tartean egongo dira. Zer gertatuko da bitartean? Eta gero? Hainbat dira horretan eragingo duten aldagaiak: hiztun tipologiak, ezagutza mailak, migrazioak, jarrerak, hezkuntza ereduak, kultur eskaintza/kontsumoa… Aurreikusi daiteke joerek hartuko duten bidea? Egoera hobetuko bada sakatu beharreko palankak zein diren jakitea komeni zaigu.
Asier Etxenikek eta Iñaki Martinez de Lunak Salburuako gizarte etxean eskainitako hizkaldian etorkizun hori irudikatzeko gakoak ulertzen lagundu digute.
Asier Etxenike
ASIER ETXENIKE UGARTE (Orereta, 1979), Soziologian lizentziatua (UNED). AZTIKER Soziologia Ikerguneko ikerketa eta berrikuntza arduraduna. Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektoreko kidea. Azken hamar urteetan hainbat ikerketa soziologikotan parte hartu du, adibidez, Euskarazko hedabideen audientziak (Guaixe, Anboto, Barren…), Arabarren euskara ezagutza, erabilera eta iritziak (2015) edo Gasteizko eskolaz kanpoko aisialdiaren azterketa (2020).
Iñaki Martinez de Luna
IÑAKI MARTINEZ DE LUNA (Gasteiz, 1950). Soziologian doktorea. EHUko irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Eustat eta Prospekzio Soziologikoetan teknikaria, Soziolinguistika Klusterreko kide eta lehenengo lehendakaria, Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria, Garabide Elkarteko lehendakaria.
Eragiteko janzten jardunaldiak
Aurten, bigarrenez, Eragiteko janzten hitzaldi zikloa abian jarri dute Arabagara, GEU elkartea, Lazarraga, ALEA eta Euskaltzaleen Topaguneak.
Otsailaren 22an izan zen lehen jardunaldia, SUmendi espazioan ospatutako bigarrena eta Salburuko gizarte etxeak jaso zuena hirugarrena. Aurtengo azken saioa Oihaneder Euskararen Etxean ospatuko da, maiatzaren 31an eta Kultura izango da hizpide Miren Narbaiza, Edurne Azkarate eta Oihana Bartra elkartuko dituen solasaldian. Izen-ematea zabalik dago saioaren aurretik eta xehetasun guztiak Euskaltzaleen Topagunearen webgunean aurki daitezke.