EGURALDIA

Giroa grisaxkatu da berriro

Erredakzioa 2022ko mai. 2a, 08:22

Datozen orduetan zeru estaliak izango ditugu, eta zorua eta bustita ikusi ahalko dugu.

Hodeiekin hasiera emango diogu asteari, baina harago joan daiteke kontua: zaparrada txiki edo ertainak botatzeko arriskua egongo da. Haizeak iparraldetik joko du, ahul, baina arratsaldean gogorrago joko du. Tenperaturetan, aldaketa handiena maximoei dagokie, dezente jaitsiko baitira: 7 eta 11 gradu arteko aldea espero izatekoa da. 

Bihar antzeko giroa izango dugu: zeru estaliak eta euria. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia izango dugu, eta batez ere arratsalde eta gauean indartsuago ibiliko da. Tenperaturek zertxobait gora egingo dute, 9 eta 13 gradu arteko tartean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago