80.000 euroko dirulaguntza onartu da udalek sustatutako kultura jardueretarako

Erredakzioa 2022ko api. 29a, 11:55
Herrietan kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak zehaztu ditu Diputazioak. ALEA

Edozein esparrutan kultura sustatzeko programa irekiek jaso ahal izango dute dirulaguntza. Udalak eta kuadrillak izango dira erakunde onuradunak, Gasteizko Udala eta haren kuadrilla izan ezik.

Gaur argitaratu da ALHAOn Arabako Lurralde Historikoko udalek eta kuadrillek eta Trebiñuko enklabeak sustatutako kultur ekimenak garatzeko dirulaguntzen deialdia, 80.000 euroko zenbatekoarekin, iaz baino 25.000 euro gehiago.

Bi modalitate izango ditu: kultura proiektuak, 5.500 euroko edo gutxiagoko aurrekontua dutenak (25.000 euro), eta 5.500 eurotik gorakoak eta 20.000 eurotik beherakoak (55.000 euro). Aurrekontuaren %60raino lagunduko da.

Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko udalak eta kuadrillak izango dira erakunde onuradunak, Gasteizko Udala eta haren kuadrilla izan ezik.

"Edozein esparrutan kultura sustatzeko programa irekiek jaso ahal izango dute dirulaguntza. Esan genuen bi urteko erresistentziaren ondoren, hau zela sustapenaren urtea, eta horregatik handitu dugu hainbeste partida hau eta erakundeena eta enpresena ere; guztira, 312.000 euro inbertitu ditugu, iaz baino 97.000 gehiago”, esan du Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide