Bederatzi musika talde izango ditu Jazz Vitalek

Erredakzioa 2022ko api. 20a, 10:52
Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleen saioa. / Vital Fundazioa

Maiatzaren 5etik 26ra bitartean izango dira, Vital Fundazioa kulturuneko agertokian.

Jazz Vital zikloak edizio berri bat izango du maiatzaren 5etik 26ra bitartean. Maiatzeko ostegun guztietan, 19:30ean, Vital Fundazioa kulturuneko agertokian lau kontzertu izango dira.

Normaltasuna berreskuratuta, lehenengo jardunaldian, maiatzaren 5ean, Emmla Luis Aranburu konboa izango da protagonista. Boskotea Silvia San Miguel musika zuzendariak, Luis Larrubia saxo tenorrak, Javier Gebara gitarrak, Iñigo Perea pianoak, Pablo Vera baxu elektrikoak eta Juan Luis Peña bateria jotzaileak osatzen dute.

Maiatzaren 12an, Errepidean eta Kanajazz konboen txanda izango da. Lehenengoa Urko Aguillo saxo jotzaileak, Unai Gonzalez eta Juanma Gereñu gitarra jotzaileek, Iñaki Ogeta baxu jotzaileak, Daniel Domaica piano jotzaileak eta Iraide Abad ahotsak osatzen dute. Bigarrena, berriz, Alvaro de Vicente, Pedro Herran eta Valeriano Felipe saxo jotzaileek, Edorta Esnal gitarra jotzaileak, Iñigo Areta baxu jotzaileak, Gorka Berrostegieta bateria jotzaileak, Charo Gonzalez piano jotzaileak eta Olaia Corada ahotsak osatzen dute.

Maiatzaren 19an, hiru konbo eta bi big band-en txanda izango da, Jesus Guridi kontserbatorioaren eskutik. Besteak beste, Asier Piron bateriak, Ibai Espino baxuak, Alba Castillo baxuak eta Iñar Sastre pianoak parte hartuko dute. 

Zikloaren azken egunerako, maiatzaren 26rako, osteguna, Montse Caballero Quintet feat Gaizka Otsoa taldea aukeratu da: Nicolas Duran, bateria; Jesus Perez, baxu elektrikoa; Gonzalo Encinal, pianoa; Sergio Arconada, gitarra elektrikoa; Montse Caballero, ahotsa; eta Gaizka Otsoa tronboia.

Sarrerak

Kontzertuak Vital Fundazioa Kulturunean izango dira (Bakea kalea 5, Dendaraba), 19:30ean. Sarreren prezioa 3 €-koa izango da, eta online eros daitezke www.fundacionvital.eus webgunean, Vital Fundazioaren egoitzan edo Vital Fundazioa Kulturunearen leihatilan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide