Apirilak hartu duen norabidea ez da ez aldatuko datozen egunotan: zeru oso estaliak mantenduko dira, euriarekin zipriztinduta. Eurite horiek ekaitz izaera hartu ahalko dute zenbaitetan. Elurra, baina, ez da garaien dauden mendietatik jaitsiko: gehienez 1.100 metrotan mantenduko da kota. Haizeari dagokionez, iparreko osagaiarekin joko du, zenbaitetan gogor. 6 eta 8 gradu artean ibiliko da termometroa.
Bihar antzeko agertokia izango dugu, batez ere goizean, zeru estali eta euri arinekin. Arratsaldean, ordea, zertxobait hobetuko omen da giroa. Haizea aldakor ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperaturek zerbait egingo dute gora, maximoetan bederen: 4 eta 11 arteko aldea espero izatekoa da.