Zeru estaliak izango ditugu astelehen kutsuko astearte honetan, eta baita zenbait euri arin ere. Gau partean euriak ekaitz izaera izan lezake. Iparretik joko du haizeak, zenbaitetan gogor. Elurrak gure mendi gehienen tontorretatik aldenduta jarraituko du: 1.000 metrotan kokatuta egongo da beherengo kota. Tenperaturei dagokienez, beherako bideari ekin diote: 6 eta 9 gradu arteko aldea izango dugu termometroan.
Asteazkenean antzeko giroa izango dugu: zerua oso estalia egongo da, eta euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da. Haizeak ere, bere horretan, iparretik ufaka. Termometroetan ere, aldaketa askorik ez: 6-8 gradu artean.