Sansoheta zentroa adimen desgaitasuna dutenentzako egoitza izango da

Erredakzioa 2022ko apirilaren 13a

Sansoheta zentroa, Arzubiagan (Arratzua-Ubarrundia). / GOOGLE MAPS

Adingabeak Sansoheta zentrotik beste zentro batzuetara lekualdatuko ditu Aldundiak, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza bihurtzeko. Horretarako, milioi bat euro inguruko obra egingo du.

Datozen hilabeteetan, Sansoheta zentroak (Arzubiaga, Arratzua-Ubarrundia) babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako etxea izateari utziko dio, eta adimen urritasuna duten pertsonentzako 25 plaza izango dituen eguneko zentro eta hamabi plaza izango dituen egoitza bihurtuko da.

Azken urteetako eskandaluen ondoren, gazteak Aldundiaren beste instalazio batzuetara joango dira, eta gobernu kontseiluak dagoeneko atera du lehiaketara eraikinaren eraberritzea; Europako funtsen bidez finantzatutako 954.503 euroko kostua izango du, eta kontratua formalizatzen denetik zortzi hilabeteko epean gauzatuko da.

Instalazio berriek 1.249 metro koadro izango dituzte, bi solairutan banatuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago