Zeru estaliekin esnatu da asteartea, baina egoerak ez du luze iraungo. Egunak aurrera joan ahala hodeitzak desegiten joango dira, eta hodeiak eta hodeiarteak tartekatuko dira. Euri arinaren bat egiteko arriskua mantenduko da, ordea, eta baliteke zenbaitetan horiek ekaitz itxura hartzea. Haizeak bezperan baino lasaiago joko du, baina bolada gogor batzuekin. Tenperaturek goranzko joera mantenduko dute: 8 eta 18 gradu arteko tartea espero izatekoa da.
Biharko, antzeko agertokia: hodeitzak zeruetan, ura bota ahalko dutenak, osagai aldakorreko haizeez lagunduta. Arratsaldean haizea dezente zakartu daitekeela dio Euskalmetek. Tenperatura epelak mantenduko diren arren, behera joko dute: 5 eta 15 gradu artean mugituko da galinstanoa termometroan.