Aste Santuko programazio berezia izango dute museoek

Erredakzioa 2022ko api. 11a, 14:18

Bibat museoan hainbat tailer izango dira. / Alea

Dinosaurio eta meteoritoak, arkeologiaren historia edota historian zehar izandako karta jokoak ezagutzeko bisitaldiak izango dira.

Museoen foru sareak Aste Santuko programazio berezia prestatu du apirilaren 14tik 23ra; bisita gidatuak eta bisitak familian egin ahal izango dira egunotan. Guztira, hamabi jarduera izango dira, guztiak doakoak, eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte.

Ana del Val Kultura diputatuaren aburuz, Aste Santuan, turista asko etortzen dira bisitan gure museoetara, baina, era berean, bertokoentzat ere aitzakia ezin hobea da museoetara berriro etortzeko. Askotariko jarduerak izango dira, hala nola dinosaurio eta meteoritoak, arkeologiaren historia, pintura, historian zehar izandako karta jokoak edo Japoniako tinta edo origami tailerrak. 

Hala, besteak beste, Natur Zientzien museoak Trilobitak, Dinosauroak eta Meteoritoak... entzun dezagun Lurraren historia izeneko bisitaldia eskainiko du, eta Bibat museoak Erraldoien bizkar gainean erakusketa ezagutzeko bisita. Arte Ederren museoak, bere aldetik, ere bisitaldi berezia eskainiko du: Processio: Pintura erlijiosoa Arabako Arte Ederren Museoan.  

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago