Goizen hodei gutxi izango ditugu astearen hasiera honetan, baina giroa aldatzen joango da arratsaldean zehar, eta orduan euria ere egin ahalko du. Arinak izango diren arren, ekaitz itxura hartu lezakete. Hego-ekialdetik joko du haizeak, indartsu, bolada gogorrekin. Tenperaturek onerako joeran jarraituko dute, 8 eta 18 gradu arteko aldean.
Bihar ere euria espero izatekoa da, zenbaitetan ekaitz izaerarekin, gainera. Haizeak indartsu jarraituko du, batez ere goizean, bezperako osagai berdinarekin. Tenperaturen tartea antzera ibiliko da, 7 eta 18 gradu artean.