Atzoko egun eguzkitsuaren aldean, hodeiak izango ditugu gaurkoan, baina ez dute zerua erabat estaliko, eta Amon-Raren izpi preziatuekin gozatzeko uneak izango omen dira egunean zehar. Gau parterako zerua garbiago geratuko da. Norabide aldakorreko haize ahularekin batera joango da Korrika, baina kontuz ibili beharko da ez irristatzeko, izotza tarte batzuk geratu daitezkeelako. Izan ere, 0 eta 13 gradu artean mugituko da gaur galinstanoa.
Ostegunerako, zerua gehienbat ateri egongo da, eta egongo diren hodei gehienak goiko geruzetan egongo bide dira. Haize ahula izango dugu, batez ere mendebaldetik, baina zenbaitetan zakartu daiteke ere. Tenperaturek nabarmen egingo dute gora: 4 eta 15 gradu artekoak espero izatekoak dira.