EGURALDIA

Lurmentzen hasia da lurraldea

Erredakzioa 2022ko api. 5a, 08:00

Gaur giro hotz eta eguzkitsua mantenduko da, baina bihar eguzkia desagertuko da, eta hodeiak pilatuko dira zeruan. 

Behin goizean goizeko lainoak pasata, ateri mantenduko da ortzia, batez ere egunaren erdian. Hotza, ordea, ez da desagertuko: -3 eta 8 gradu arteko aldea espero da gaurkorako. Gau honetan, hain justu, Euskalmetek abisu horia mantendu du, tenperatura baxuengatik. Lurmen egonda, izotza sortzeko arrisku handia egongo da, beraz. Arratsaldearen amaierarako hodeiak pilatuko dira. Haize aldakorra izango dugu, ahul-bizia.

Asteazkenean hodei horiek mantenduko direlakoan dago meteorologia agentzia, eta egun osoan zeru estaliak izango ditugu. Haizeak ahul-bizi joko du, mendebaldetik. Tenperaturei dagokienez, udaberriaren etorrera ospatzeko erosi zenuen mauka motzeko alkandora hawaiiar hori armairuan mantendu beharko duzu: -1 eta 9 gradu artean mugituko da termometroa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide