EGURALDIA

Giro eguzkitsu eta hotza

Erredakzioa 2022ko apirilaren 4a

Elurtea pasata, gau hotzak eta egun argitsuagoak izango ditugu aurrean.

Goizean goiz lainoak izango ditugu, eta egunean zehar hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. Iparretik joko du haizeak, ahul eta aldakor, zenbaitetan gogorrago. Hotz handia egongo da: -4 eta 5 gradu artean. Horregatik, hain justu, gaurko eta biharko gauetarako abisu horia ezarri du Euskalmetek.

Biharko, antzeko giroa espero izatekoa da, baina tenperaturak zertxobait igoko dira: -2 eta 8 gradu arteko aldea iragarri du meteorologia agentziak. Gainerakoan, hodeiak eta hodeiarteak ibiliko dira zeruan, norabide aldakorreko haize ahularekin batera. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago