EGURALDIA

Zuriz jantzitako udaberria

Erredakzioa 2022ko mar. 31a, 07:56

Elurra etorriko da asteburu honetan, eta lehen elur malutak gaur gauean ikusi ahalko ditugu.

Toni La Sal Txiki meteorologo ospetsuak ezohiko fenomeno baten berri eman du Trebiñutik. Antton Basteroren lagun zintzoak atzo egiaztatu ahal izan zuenez, Trebiñuko zuhaitzak "kotoiz" beteta agertu dira, udaberriak aurrera egiten duen adierazle. Alabaina, ez omen da izango gertu izango dugun zuritasun bakarra: baliteke elurra kentzeko makinak Korrikaren aurretik ibili behar izatea. Izan ere, elurra iritsiko da asteburuan. 

Gaurkoari dagokionez, ostegun bustia izango dugu, eta tenperaturen jaitsiera nabarmena izango da. Maximoak 12 gradutan kokatuko diren arren, minimoak asko jaitsiko dira. Gaua iristean, gainera, prezipitazioak elur gisa izan daitezke. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. 

Ostiralean, zeru hodeitsua izango dugu, eta bereziki egunaren hasieran eta amaieran elurra egongo da. Kazkabar ekaitzak egon daitezkeela ohartarazi dute. Ipar haize bizia egongo da, bolada gogorrekin. Gauean elur kota 200-400 metrotan kokatu du meteorologia zerbitzuak, egunaren erdi aldean 400-600 metrotan egongo delarik. 1.000 metrotan 10-30 zentimetro arteko elur geruza espero dute, eta 5-15 zentimetro artekoak 600 metrotara. 200 metrotara, 0 eta 3 zentimetro artekoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide