Oso zeru hodeitsuak izango ditugu gaur, euri ertainekin. Batez ere arratsalde partean izan beharko da eskura aterkia. Arratsaldean ere haizea bereziki indartsua izan daiteke, giroa nahasiz. Orokorrean, Ipar-mendebaldetik joko du, ahul-bizi. Tenperatura freskoagoak izango ditugu, 6 eta 10 gradu artean.
Antzeko agertokia izango dugu ostegunean, baina euri gehiagorekin. Haizeak bezperako joera errepikatuko du. Azken orduetan elur kota 700 metroetara irits liteke, gainera. Horrekin batera, tenperaturak asko jaitsiko dira, termometroa 3 eta 8 gradu artean ibiliko delarik.