Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du bederatzigarren urtez. Lehiaketaren helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.
(Argazkian, iazko lehiaketan parte hartu zuten Bai Euskarari komunitateko kideak).
Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 21a baino lehen egin behar da, proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita edo Aenkomerren Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz.
Erakusleihoak maiatzaren 11tik 27ra egon beharko dira ikusgai.
Sariak
-
Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
-
Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
-
Erakusleiho birtual onenaren saria: 400€ + plaka+1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
-
Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartearen saria): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
-
Herritarren saria (Facebook bidezko bozketa): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.