Euskarazko erakusleihoak sarituko dira Udaberriko Erakusleihoen Arabako IX. Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mar. 29a, 16:20

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Udaberriko Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du bederatzigarren urtez. Lehiaketaren helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

(Argazkian, iazko lehiaketan parte hartu zuten Bai Euskarari komunitateko kideak).

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 21a baino lehen egin behar da, proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita edo Aenkomerren Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz.

Erakusleihoak maiatzaren 11tik 27ra egon beharko dira ikusgai.

Sariak

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleiho birtual onenaren saria: 400€ + plaka+1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartearen saria): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Herritarren saria (Facebook bidezko bozketa): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago