EGURALDIA

Aio, Eki! Plazera izan da

Erredakzioa 2022ko mar. 29a, 07:54

Zenbaitetan Eguzkia ikusi ahalko dugun arren, zeruak hodeitzera joko du gutxika, eta euri arinak nagusitzen joango dira. 

Euria izango lehen orduetan, eta eguerdian hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. Arratsalderako, baina hodeitzak finkatzen joango dira, eta euri arina egingo du gainerako egunean. Norabide aldakorreko haizea izango dugu; zenbaitetan, bolada gogor batzuekin. Tenperaturei dagokienez, 7 eta 14 gradu artean ibiliko da termometroa. 

Bihar eguraldiak okerrera egingo du, eta zerua hodeitsu mantenduko da egun osoan zehar. Euri arinak izango ditugu tarteka. Haizeak, berriz, ipar-mendebaldetik joko du, ahul-bizi, baina zenbaitetan zakar. Tenperaturetan jaitsiera nabarmena izango dugu, batez ere maximoetan: 6 eta 10 gradu artean mugituko da galinstanoa.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide