Film laburren jaialdiaren lehen edizioak 53 lan aurkeztuko ditu

Erredakzioa 2022ko mar. 28a, 18:14

Iker Maguregiren 'Trumoiak' lana da aurkeztuko dutenetako bat. / 'Trumoiak'

Apirilaren 4tik 9ra bitartean, animazio, fikzio eta dokumentalak ikusi ahal izango dira.

Apirilaren 4tik 9ra, Arabako hiriburua iCOOF Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza izango da. Jaialdiko bi sailetan parte hartzeko jasotako 874 film laburretatik 53 aukeratu ditu hautaketa batzordeak; 30 lan izango ditu Ofiziala izenekoak eta 14 Eusko Araba izenekoak.

Lehenengoan fikziozko filmek, dokumentalek eta animaziozko filmek hartuko dute parte, film luzeetan esperientzia duten zuzendariek eginak, hala nola David Perez Sañudo, Mikel Rueda, Julia de Paz, Alauda Ruiz de Azua, Manu Gomez, Natxo Leuza edo Amaia Remirez eta Raul de la Fuente.

Ofiziala izenekoan hautatutako film laburren aktoreen artean, aurpegi oso ezagunak daude, hala nola Luis Tosar, Belen Rueda, Karra Elejalde, Luis Callejo, Daniel Guzman, Carlos Santos, Lander Otaola edota Andoni Agirregomezkorta, besteak beste.

Eusko-Araba sailean, ikus-entzunezko euskal lanak proiektatuko dituzte, eta Nazioartekoan, berriz, munduko zinemaldi onenetan hautatutako eta saritutako 9 film labur: Cannes, Sundance, Hollywoodeko Oscar sariak, Ljubljana, baita estatuko hainbat lehiaketa entzutetsutan ere. Zuzendari gehienak eta zenbait interprete eta ekoizle Vitoria-Gasteizera etorriko dira beren filmak aurkeztera eta film laburren emanaldien osteko solasaldietan parte hartzera.

Jaialdiaren jardunaldi guztietarako abonu bat erosi nahi dutenek, 10 euroko prezioan, edo sarrerak, 2 euroko prezioan, www.fundacionvital.eus webgunearen bidez egin dezakete edo Kordoi Etxean, astelehenetik ostegunera, 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era, eta ostiraletan, 8:30etik 14:00etara. Halaber, egun bakoitzeko emanaldietarako sarrerak leihatilan ere izango dira salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera, sarrerarik balego.

 

Programazio laburtua:

Astelehena, hilak 4. 19:30ean: OFIZIALA 1

Asteartea, hilak 5. 19:30ean: OFIZIALA 2

Asteazkena, hilak 6. 17:00etan: NAZIOARTEKOA 1, 19:30ean: OFIZIALA 3

Osteguna, hilak 7. 17:00etan: EUSKO-ARABA 1, 19:30ean: OFIZIALA 4

Ostirala, hilak 8. 17:00etan: EUSKO-ARABA 2, 19:30ean: OFIZIALA 5

Larunbata, hilak 9. 19:30ean: AMAIERA eta NAZIOARTEKOA 2

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide