Gasteizko Udalak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du Gasteizko gizarte eta lan arloan euskararen erabilera sustatzeko. Hitzarmen horri esker, 10 eta 49 langile arteko enpresek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue. Txikiagoek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko eta Gasteizko Udalaren diru-laguntza jasotzeko.
Zure komertzio edo entitatearen hizkuntza-egoera ezagutzeko tresna baliagarria sortu dugu Bai Euskarari Elkartean: Auto-diagnostikoa. Hizkuntza-egoera zein den jakingo duzu tresna horren bidez eta hobetzeko pausoak ematen laguntzeko Bai Euskarari Elkarteko teknikari bat jarriko da zuekin harremanetan.
Hamaika arrazoi daude Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko: motibazioa, lehiakortasuna, berrikuntza, hurbiltasuna, errekonozimendua… Baina guk esatea baino, nahiago izan dugu Bai Euskarari Komunitateko entitateek dituzten arrazoiak entzutea.
Entzun hemen Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko arrazoiak:
Ziurtagiria lortzeko 11 arrazoi
Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta lan-mundua eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:
Elkartearekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.
Zuen entitatearen hizkuntza egoera ezagutzeko bete auto-diagnostikoa eta elkartea jarriko da zuekin harremanetan.
Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.