EGURALDIA

Aldaketaren zain

Erredakzioa 2022ko martxoaren 28a

Eguraldi eskasa izango dugu aste honen amaieran, baina gaurkoz behintzat eguraldi txukunaz gozatzeko aukera egongo da. Bihar arratsalderako espero dira lehen euriak.

Gauzak okertuko omen dira asteak aurrera egin ahala, eta gaurkoa izango da prezipitaziorik gabeko azken eguna. Astelehenak ateri eutsiko dio, goizez bederen. Arratsaldean hodeiak agertzen joango dira. Haizeak joan den asteko itxura hartuko du, hego ekialdetik, batzuetan zakar. Tenperaturak 6 eta 14 gradu artean mantenduko dira. 

Trantsizio eguna izango da biharkoa, eta goizean Eguzkia tarteka ikusi ahalko den arren, arratsalderako lehen euriak espero dira. Haizea neurtuko da, bezperarekin alderatuta. Tenperaturetan, aparteko aldaketarik ez: 7 eta 13 gradu arteko aldea izango du termometroak. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago