Fagor Taldeak 2021eko Abbadia Saria jaso du gaur, ostirala, hamarkada luzez euskararen erabilera indartzeko egindako lan kolektiboaren aitortza gisa. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eman die saria Joxean Alustiza taldeko presidenteari eta Debagoieneko talde industriala osatzen duten zortzi kooperatibetako ordezkariei, langile guztien ordezkari gisa.
Euskaragileak batzordeko kideetako bat da Fagor Taldea, lan munduan euskararen sustapenaren eredu, egile eta eragile. Zorionak!
"Hamarkada luzez hainbat eta hainbat lagunek egindako lanari esker, berretsi duzue posible dela lantokian euskararen erabilera normalizatzeko urrats sendoak egitea eta, aldi berean, mundu eleanitz batean, nazioarteko merkatu zorrotzenetara zabaldu eta bertan lehiatzea", adierazi du Olanok ekitaldian.
Leire Okarantza Gestio Sozialeko arduraduna elkarrizketatu genuen iaz EnpresareanTB-n. Hemen duzue elkarrizketa:
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.