EGURALDIA

Asteburu ederra aurrean

Erredakzioa 2022ko mar. 25a, 07:47

Tenperaturek gora egingo dute, eta haizea baretuko da. Batez ere igande eguzkitsua izango dugu.

Lehen orduetan zerua hodeitsu mantenduko den arren, orduak aurrera joan ahala atertzera joko du. Haizeak ere lasaiago joko du, aurreko egunekin alderatuz. Tenperaturak goxoagoak izango dira: gaurkorako tartea 6 eta 14 gradu artekoa izango delakoan dago Euskalmet.
 
Asteburuari begira, eguraldi nahiko txukuna izango dugu ere. Larunbatean hodeiak erdi edo goi mailetan egongo dira, eta tenperaturek gora egingo dute. 16 gradu artekoak izango omen dira. Igandean, are hodei gutxiago, eguzkiaz gozatzeko aukerarekin. Arratsaldean haizeak gogorrago jo dezake. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide