EGURALDIA

Dastatzeko menua zeruetan

Erredakzioa 2022ko martxoaren 24a

Hodeiak, euria eta eguzkia tartekatuko dira datozen orduetan. Eguraldi hobea izango dugu gaur goizean eta bihar arratsaldean. 

Eguraldi onarekin hasiko dugu eguna, baina arratsalderako gauzak aldatuko dira, eta hodeiak azalduko zaizkigu berriro. Asko izango ez bada ere, euria utzi dezakete hodei horiek. Haizeak indarrak galduko du, aurreko egunetan izandako haize boladekin alderatuta. Gauean bereziki hotza izan dugu, eta ez du larregi berotuko, eguneko tenperatura tartea 2 eta 10 gradu artean ibiliko baita gaur.

Bihar, kontrako hurrenkeran joango dira gauzak: goizean hodeiak eta euri txikiren bat, eta arratsaldean berriro Eguzkia tarteka ikusi ahalko da. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du, ahul-bizi. Tenperatura goxoagoak izango ditugu: 7 eta 14 gradu artekoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago