Adineko hiru anai-arreba hil dira Okondon izandako sutean

Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 07:42

Laudio eta Langraizeko suhiltzaileak ari dira lanean baserrian. / Arabako Suhiltzaileak

04:30ean antzeman dute sua, Markuartuko baserri batean; sutea zerk piztu zuen ikertzen ari dira.

Baserri batek su hartu du gauez Markuartu gainean, Okondon, eta honetan, 80, 82 eta 85 urteko hiru anai-arreba hil dira. 04:30ean antzeman dute sua, eta Laudio eta Langraiz Okako suhiltzaileak bertaratu dira, baina ordurako "erabat kiskalita" zegoen baserria. Sutea zerk piztu duen ikertzen ari dira orain.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Jon Eskuza Okondoko alkatea han izan dira, gertaturikoa bertatik bertara ikusteko. "Izugarrizko sutea eta oso egoera latza, Araban urte askoan gertatu ez dena. Min sakon bat dugu. Gure doluminik beroena familiari, inguruan oso ezaguna eta maitatua, eta egoera sendotasun eta min handiz eramaten ari dena", esan du Gonzalezek. "Herri txikia da gurea, denok ezagutzen dugu elkar, eta shock egoeran gaude, oso triste", nabarmendu du Eskuzak.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide