EGURALDIA

Gutxika atertzera doa, baina soilik gaurkoz

Erredakzioa 2022ko mar. 23a, 07:53

Azken egunetako giro nahasiak menia pixka bat emango digu asteazken honetan, baina bihar berriro hodeiak eta euria omen datoz.

Hodei gutxiago izango ditugu gaur goizean, behe hodei batzuk salbu. Alabaina, arratsaldearen amaierarako berriro etorriko zaizkigu hodeitza  batzuk gainera. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du, baina badirudi hau ere zertxobait baretuko dela gaurkoan. Termometroetan, 4 eta 11 gradu arteko mugimenduak ikusiko ditugu.  

Asteazkenaren amaieran atzemandako aldaketa hori ostegunean gauzatuko da. Goizean zehar hodeiak ugarituko dira, eta zerua oso estalita geratuko da. Euria egin dezake egun osoan zehar, baina ez espero uholde unibertsalik. Eolo jauna bere horretan geratuko da, temati, hego-ekialdetik, bolada gogor batzuekin. Tenperaturak ez dira asko mugituko, 6 eta 11 gradu artean ibiliko dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide