Barañaingo 36 entitatek dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria eta aitortu nahi dugu saltoki eta entitate horiek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana. Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!
Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak bideoan zoriondu ditu euskara egunerokoan txertatzen eredu diren Barañaingo entitateak. Gutiérrezek nabarmendu du "Barañaingo eta Euskal Herriko beste hainbat erakunde eta entitaterentzat ispilu eta bide erakusle" direla Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dutenak.
Euskararen bidean
Zerbitzua euskaraz
Zerbitzua eta lana euskaraz
Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe, denda, elkarte edo zerbitzu hori (Euskararen Mapa).
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.