Goizean goiz euri arinen bat bota dezake, baina gainerako egun osoan ez da euririk espero. Halere, zerua estalita mantenduko da gehienetan. Haizeak atzoko moduan jarraituko du, hego-ekialdetik, bolada oso gogorrekin. Batez ere egunaren hasieran eta amaieran nabarituko da haizearen indar erakustaldia. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik igarriko, 6 eta 10 gradu artean ibiliko direlarik.
Bihar ere hodeitzak mantenduko dira gure gainean, baina arratsalderako gutxituko direlakoan dago meteorologia agentzia. Haizete gogorrak izango ditugu ere, eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira, 5 eta 10 gradu artean dantzari.