Martxoaren 25ean estreinatuko dute Patricia Lopez Arnaiz protagonista duen 'La Cima'

Erredakzioa 2022ko mar. 21a, 13:28
Javier Rey eta Patricia Lopez Arnaiz dira protagonista nagusiak. / 'La cima'

Ostiralean helduko da zinema aretoetara Ibon Cormenzanak zuzendutako pelikula 

Malagako Zinema Jaialdian igandean aurkeztu ondoren, martxoaren 25ean helduko da zinema aretoetara La Cima pelikula. Ibon Cormenzanak zuzenduta, Annapurnan, 14 zortzi milakoetako batean girotuta dago, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista.

Mateok (Javier Rey) lehen aldiz egingo dio aurre munduko mendirik arriskutsuenari, Annapurnari, gailurreraino iritsi eta aspaldiko promesa betetzeko erronkari. Igoeran, konorterik gabe eta larri zaurituta utzi duen istripu bat izan du. Ordu batzuk geroago, Ionek (Patricia Lopez Arnaiz) erreskatatuko du. Eskarmentu handiko alpinista da, eta negua aterpe batean igarotzen ari da, bakarrik eta mundutik urrun. Mateo hara eraman duten arrazoiak ulertzen ez dituen arren, Ione bere helburua lortzen laguntzen saiatuko da.

Zuzendariaren arabera La cima filmak maitasuna eta naturarekiko errespetua, erresilientzia eta ahalegina, galera gainditzea, mendiko laguntasuna eta, batez ere, bizitzaren zentzuari buruz hitz egiten du."Halaber, urteetan zehar lortu nahi den arrakasta edo helburua lortu ondoren norberak sentitzen duen hutsuneari buruz ere gogoeta egiten du".  

Malagako Zinema Jaialdian aurkeztu dute pelikula; argazkian, Lopez Arnaiz gasteiztarra. / Festival de Málaga

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide