EGURALDIA

Zeru estaliak eta haizeteak

Erredakzioa 2022ko martxoaren 21a

Datozen 48 orduetan zeru estaliak eta euri arinak izango ditugu, haize bolada indartsuez zipriztinduta.

Hodeiekin hasiko dugu astea, eta baita euriarekin ere. Eguerditik aurrera, eta arratsaldean zehar, euria egingo duela espero izatekoa da. Haizeak hego-ekialdetik joko du, zenbaitetan oso gogor. Tenperaturak 8 eta 11 gradu artean ibiliko dira, Gasteiz erreferentzia hartuta. 

Bihar gauzak antzera ibiliko dira: hodei asko izango ditugu, eta euria egin dezake ere, baina gaur baino gutxiago izango dela aurreikusten da. Haizea bere horretan tematuko da, hego-ekialdetik, eta bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, pixka bat freskoagoa izango da eguna, 7 eta 9 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago