EGURALDIA

Hodeiak ez dira luzez geratuko

Erredakzioa 2022ko martxoaren 18a

Zeru estaliak mantenduko dira gaurkoan, baina asteburuan ortzi garbiagoa izango omen dugu. 

Estalita hasiko dugu eguna, baina arratsaldean hodeiak gutxituko direla espero izatekoa da. Euri arinen bat ere egon daiteke egunaren hasieran. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi, baina zenbaitetan indartsu. Tenperaturen tartea 5 eta 9 gradu artean ibiliko da. 

Asteburuari begira, giro atseginagoa izango dugu. Larunbatean zein igandean antzeko patroia errepikatuko da zeruetan: goizean goiz lanbro batzuk agertuko dira, baina, gainerakoan, hodei gutxi izango ditugu. Eguzkiaz gozatu ahalko da gehienetan. Haizeak gogor joko du zenbaitetan, bereziki haizeguneetan. Hurrenez hurren, larunbatean eta igandean 4-14 eta 7-12 gradu arteko aldeak izango ditugu termometroan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago