EGURALDIA

Izan aterkia eskura

Erredakzioa 2022ko mar. 17a, 07:50

Hodeiak, euria eta haizea izango dira datorren orduetako osagai nagusiak, atzokoan baino hotz gehiagorekin.

Zeru estaliak ikusiko ditugu gaurkoan buru gainean, eta, aterkirik eraman ezean, busti egingo gara. Hauts gandua ekarri digun hegoaldeko haizeak iparraldeko osagaia hartuko du oraingoan, eta gogor joko du zenbaitetan. Termometroari dagokionez, 6-8 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Ostiralak ere gaurkoaren antza hartuko du, baina gau partean hodeitzak gutxituz joango dira, eta euria egiteko aukerak ere askoz gutxiago izango dira. Haizeak ere iparraldetik joko du, bolada gogor batzuekin. Tenperaturen tartea apur bat gehiago zabalduko da, baina bezperaren antzera ibiliko da: 6 eta 10 gradu artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago