EGURALDIA

Eguzkiaz gozatzeko orduak

Erredakzioa 2022ko martxoaren 15a

Zeru nahiko oskarbiak izango ditugu gaurkoan, batez ere eguerdi partean, tenperatura goxoekin. Bihar, baina, hodei gehiago izango ditugu.  

Goizean goiz lainoak agertu daitezke, batez ere lurraldearen hegoaldean. Gainerakoan, atzo baino hodei gutxiago ikusiko ditugu zeruan. Agertzen direnak erdi eta goi mailakoak izango dira. Hego-ekialdeko haize bizia izango dugu, zenbaitetan zakar. Tenperaturei dagokienez, aspaldiko partez bero apur bat izango dugu: 9 eta 17 gradu arteko aldea espero da. 

Asteazkenean, baina, hodeiak itzuliko dira, bereziki arratsaldean. Azken ordu horien bueltan euria ere bota lezake.  Haize indartsua mantenduko da, norabide aldakorrekoa. Termometroak bezperaren bidetik jarraituko du, 8 eta 16 gradu artean.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago