Gamarrako zubian dagoen seinale bateko akatsa zuzentzeko eskatu diote Aldundiari

Erredakzioa 2022ko mar. 14a, 17:59
Seinalea, Gamarra herriko sarreran. / Argazkia: @i_ullibarri

"Herriotz gabeko barrutia" dio "Heriotzarik gabeko arrantza-barrutia" esan beharko lukeen seinale batek, Zadorra ibaiaren gainetik Gamarra herrira sartzen den N-240 errepideko zubian. EH Bilduk akatsa zuzentzeko eskatu dio Aldundiari.

Joan den ostiralean, Batzar Nagusietan, EH Bilduk Aldundiari galdetu zion seinalearen "itzulpen negargarri honen" arduraduna nor den eta zuzentzeko asmorik al duen. Iñaki Uribarri batzarkideak eman du Nekazaritza Saileko foru diputatuari luzatutako galderarekin berri, bere sare sozialen bitartez: "Kartelik ez akatsik gabe", salatu du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide