Garazi Loyarte Villar eta Maria Esther Zubiaurre, inauterietako argazki lehiaketaren irabazleak

Erredakzioa 2022ko mar. 14a, 14:00

Garazi Loyarteren 'Prest!' eta Maria Esther Zubiaurreren 'Koloreztatu zuri-beltza'. / ALEA

Bi irabazle utzi ditu ALEAren inauterietako argazki lehiaketak: Garazi Loyartek lortu du epaimahaiaren saria, Prest! argazkiarekin; egile beraren hiru argazkiak bozkatuenak izan direnez, ALEAko lantaldeak erabaki du Maria Esther Zubiaurreren Koloreztatu zuri-beltza argazkiari ematea publikoaren saria.

Azken asteetan argazki lehiaketa berria antolatu dugu ALEAn, aurtengo inauterietako irudiak biltzeko asmoz. Martxoaren 7tik 13ra bitarteko bozketa epea agortuta, epaimahia eta publikoa ados jarri dira lan irabazlea aukeratzeko: Garazi Loyarte Villarren Prest! argazkia.

ALEAren lantaldeak osatutako epaimahaiak, Loyarteren argazkiaren kalitate aparta kontuan hartuta, Errigorako saskia berari esleitzea erabaki du; izan ere, sari horrek produktu gehiago ditu. Gainera, lehen hiru argazki bozkatuenak egile berarenak dira.

Bestalde, bi irabazle izendatzeko konpromisoari eutsiz, publikoaren saria Maria Esther Zubiaurreren Koloreztatu zuri-beltza argazkiari ematea erabaki du ALEAren lantaldeak, laugarren argazki bozkatuena izan arren. Hortaz, Victofer dendako saski bat eramango du egileak.

Garazi Loyarte Villa - Prest!

 

Maria Esther Zubiaurre - Koloreztatu zuri-beltza

https://alea.tok-md.com/argazkiak/KbR/IMG-20220305-WA0005.jpg

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide