EGURALDIA

Euri arinak arratsalderako

Erredakzioa 2022ko martxoaren 14a

Gaur zeru estalia mantenduko den arren, bihar aldaketa nabarmena omen dator, batez ere tenperaturetan: 17 gradutara iritsi litezke.

Zeru hodeitsua mantenduko da gaurkoan, baina goizean bederen erdi edo goi mailako hodeiak izango dira. Eguerditik aurrera euria egingo duela aurreratu dute, baina, antza, ur gehiegi ez du botako. Ekialdetik joko du Eolok, ahul-bizi. Bereziki arratsalderako gogorragoa izan daiteke haizetea. Aldaketa askorik ez tenperaturetan: 4 eta 10 gradu artean ibiliko da termometroa. 

Biharko, zeru garbiagoak aurreikusi ditu meteorologia agentziak. Haizea hego-ekialdetik joko du, bizi, eta gogorrago egingo haizeguneetan. Bereziki nabarmena izango da tenperaturen gorakada: 9 gradutan hasi eta 17 gradutara igo daiteke galinstanoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago