Gozategi eta Duplaren erritmoekin abiatuko da 22. Korrika

Erredakzioa 2022ko mar. 11a, 14:43

Duplak 22.00etan eskainiko du kontzertua. / Alea

Egun osoko egitaraua prestatu dute Amurrion martxoaren 31n Korrikari hasiera emateko.

Dena prest da Amurrion 22. Korrikari hasiera emateko. Martxoaren 31n, egun osoan zehar izango diren ekitaldien berri eman du Amurrioko AEK-k, 16:30ean hasiko den lasterketaren aurretik izango diren saioen berri eta baita ostean ere. 

Goizean goizetik, Amurrioko txistulariak eta trikitilariak izango dira herriko kaleak girotzen. 15:00etatik aurrera, Aldats elektrotxarangak hartuko ditu herriko plazak, Korrikaren hasiera heldu bitartean. 16:00etan izango da ekitaldi nagusia, eta 16:30ean hasiko da Korrika.

Arratsaldean kontzertuak

Ostean, 18:00etatik aurrera, Gozategi taldeak jarriko dio erritmoa arratsaldeari, taldearen 30. urteurrenean. 20:30ean, herriko Izate Faltsua taldearekin izango da hitzordua, eta 22:00etan Aguraingo Dupla taldearekin.

Kale animaziorik ere ez da faltako arratsaldean, Karrakan, Ugarte Otxotea eta Battuere taldeekin. Amurrio Antzokian, gainera, 17:30ean, Iratxoen kantu sekretuak korrika ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute txikienek.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide