EGURALDIA

Planak egitekotan, larunbatean

Erredakzioa 2022ko martxoaren 11

Euria izango dugu noizean behin, eta haizea bereziki zakarra izango da haizeguneetan. Abisu horia eman du Euskalmetek.  

Hodeiekin jarraituko dugu datozen orduetan, eta baita euri arinekin ere. Hegoaldetik joko du haizeak, ahul-bizi, baina zenbaitetan haize bolada gogorrak egon daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek. Horregatik, hain justu, abisu horia ezarri du. Elur kota ez da 1.100 metrotik jaitsiko. Termometroa 7 eta 12 gradu artean ibiliko da gaur.

Asteburuari begira, larunbatak gaurkoaren antzeko itxura izango omen du, baina sarriago ikusi ahalko da zeruaren urdina, eta euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Haizea ere zakar ibiliko da. Igandean berriro hodeiak eta euria espero dira, baina tenperaturetan ez da aldaketa nabarmenik espero.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago