EGURALDIA

Hodeitsu, eta hotzago

Erredakzioa 2022ko martxoaren 10a

Atzoko giroa errepikatuko da datozen orduetan, baina hotz gehiagorekin.

Hodei ugarirekin hasiko dugu eguna, bai eta euriarekin ere, baina Euskalmetek iragarri du arratsalde parterako gauzak hobetuko direla, hodei gutxiagorekin. Haizeak hegoaldetik joko du, ahul-bizi. 7 eta 13 gradu arteko tenperaturak izango ditugu.

Bihar goizean hodeiak berriro pilatzen joango dira, baina altuagoak izango omen dira. Haize ahul-bizia ibiliko da, hegoaldetik goizean, baina osagai aldakorrekoa gainerako egunean. Elur kota 1.000-1.200 metrotan ibiliko da, eta giroa bezperan baino freskoagoa izango da: galinstanoa 4 eta 11 gradu artean mugituko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago