Carlos Ibarluzea izango da Bide Azpiegitura diputatu berria

Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 14:20
Blanca de la Peña eta Carlos Ibarluzea, 2021eko Zoruen plana aurkezten. / AFA

Blanca de la Peñak dimisioa aurkeztu du arrazoi pertsonalengatik

Carlos Ibarluzea, Bide Azpiegituren egungo zuzendaria, izango da aurrerantzean Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren saileko foru diputatua Blanca de la Peñaren ordez. De la Peñak dimisioa aurkeztu du arrazoi pertsonalengatik.

De la Peña 2020ko irailaren 8an jabetu zen karguaz, Javier Hurtadoren ordez, azken hori Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu izendatu ondoren. Ramiro Gonzalezek Carlos Ibarluzea Martinez izendatuko du datorren asteartean Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatu. Ibarluzea 2019ko uztailaren 23tik dago Bide Azpiegituren zuzendari karguan, eta Arabako Errepideen Plan Integrala (AEPI) garatzeaz eta egikaritzeaz arduratzen da.

Carlos Ibarluzea (Gasteiz, 1963) arkitektoa da, eta besteak beste, langileen kudeaketan eta antolaketan eta obra publikoko proiektuak idazten eta egikaritzen aritu da, bai udal eremuan (Gasteizko Udala) bai probintzia eremuan (Arabako Mendialdeko Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia). Gasteizko Udaleko ibilbidea hasi zuen Arkitektura Zerbitzuko burua izaten Gasteizko Udaleko Hirigintza Sailean (2003-2011), gero proiektu kudeaketaren arkitekto arduraduna izan zen Etxebizitzarako eta Hiriberrikuntzarako Udal Eragintegian (2011), Hirigintza Saileko zuzendari nagusia (2011-2015) eta proiektu kudeaketaren arduraduna Ensanche 21 SA udal sozietatean (2015-2019).

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide