EGURALDIA

Hodeiak mantenduko dira, baina ez dute bustiko

Erredakzioa 2022ko martxoaren 9a

Argiguneak eta hodeiak tartekatuko dira datozen orduetan. Bihar, gainera, tenperatura goxoagoak izango ditugu.

Goizean goiz lainoa izango dugu, eta hodei gutxirekin mantenduko da goiza. Hodei altuak izango diren arren, arratsaldean zehar pilatuz joango dira, zerua estaliz. Haizeak ahul-bizi joko du, hegoaldetik, eta haizeguneetan dezente zakartu daiteke. Termometroa 2 eta 11 gradu artean ibiliko da.

Ostegunean, kontrako norabidea: goizean hodeitzak mantenduko dira, baina zertxobait argituko du arratsalde partean. Euri pittin bat lezake, baina gauean eta goizean goiz. Haizeak bezperako martxa jarraituko du, zenbaitetan gogor. Tenperaturei dagokionez, aprobetxatu arropa eskegitzeko, 7 eta 14 gradu artean izango delako eguneko tartea.   

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago