ETS-k lan berria dakar Kataluniako Buhos taldearekin batera egindako elkarlanari esker. Duela hilabete batzuk katalanek Zurekin batera kantaren bertsioa egin ostean, T'he trobat a faltar izenburuarekin, orain musikari arabarrek Volcans abestiaren euskarazko bertsioa aurkeztu dute, Sumendiak izenarekin. Jon Maiak moldatutako testuak maitasunaz eta pasioaren askatasunaz hitz egiten du. "Bizitzari, gozamenari, dantzari egindako kantua", azaldu dutenez.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.