EGURALDIA

Izatekotan, euri arinak

Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 08:02

Hodeiak eta Eguzkia tartekatuko dira datozen orduetan, bai eta euri arinak ere. Tenperaturen tartea atseginagoa izango da.

Euri arinekin hasiko dugu asteartea, baina egunean zehar ateri geratuko da zerua. Gau partean, baina, euria etorri daiteke berriro. Elur kotak ez du 1.000 metroen langa pasako. Haize ahul eta aldakorra izango dugu, hegoaldetik gehienetan, baina gogorragoa izan daiteke haizeguneetan. Tenperaturak dezente hobetuko dira bezperekiko, 5 eta 12 gradu artean kokatuz.

Goizean goiz lainoak agertuko dira, baina hodei gutxi izango dira gainerakoan, goizean bederen. Egunak aurrera jo ahala hodeiak ugarituko dira. Haizea ahul-bizi ibiliko da, norabide aldakorretik. Tenperaturetan ez da aldaketa larregirik espero, termometroa 4 eta 12 gradu artean ibiliko baita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide