EGURALDIA

Aterkiaren beharrik ez

Erredakzioa 2022ko mar. 7a, 08:01

Tenperatura freskoak eta hodeiak izango ditugu datozen orduetan, baina zeruaren urdina ere ikusi ahalko dugu.

Hodei batzuk mantenduko dira zeruetan, eta horiek bereziki arratsaldean ugarituko dira. Euria ere egin lezake, baina, egitekotan, gauez izango da. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu goizean, gehienbat hegoaldetik, baina arratsaldean biziagoa izango da, batez ere haizeguneetan. Zenbait lekutan izotza zor daiteke, orokorrean 1 eta 9 gradu artean ibiliko den tenperatura baten barruan.

Asteartean hodeiak askoz ugariagoak izango dira, ortzia estaliz. Egunaren amaierarako, aldiz, estaldura hori arinagoa izango da. Elur kota 800 metrotara irits daiteke, baina 1.000-1.200 metroen langa izango da ohikoena. Haizea bezperako joeran tematuko da, suabe eta hegoaldetik, baina indartsuago arratsaldean. Termometroari dagokionez, nahiko fresko: 3 eta 8 gradu artean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide