INKESTA

Ezustekorik ez boto joeretan

Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 17:33

Hauteskundeak orain egingo balira, Legebiltzarrean ez legoke aldaketa handiegirik. IREKIA

Hauteskunde autonomikoei begirako inkesta baten arabera, jeltzaleek irabaziko lukete bai Araban zein Euskal Autonomia Erkidegoan. EH Bilduk eta PSE-EEk emaitza hobeak jasoko lituzkete.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak orain egingo balira, PSE-EE eta Elkarrekin-Podemos alderdiak izango lirateke Arabako emaitzetan aldaketak izango lituzketen alderdi bakarrak. Gaur Jaurlaritzak argitaratutako inkesta baten arabera,  sozialistek ordezkari bat gehiago lortuko lukete 2020ko hauteskundeekiko –Legebiltzarrean 5 ordezkari lortuta Arabatik–, alderdi moreak ordezkari bat galduko lukeen bitartean (bakarra izango luke).  

Gainerako alderdiek gaur egun dituzten ordezkariak mantenduko lituzkete: EAJk 9 ordezkari aterako lituzke; EH Bilduk, 6; PPk, 3; eta Voxek, bakarra.

Erkidego mailan inkestak ez du marraztu aldaketa larregirik. EAJk gaur egun dituen 31 eserlekuak mantenduko lituzke Legebiltzarrean. EH Bilduk bat irabaziko luke (22); PSE-EEk, bi gehiago (12); Podemosek bi galduko lituzke (4), eta PPk bat gutxiago izango luke (5). Voxek orain duen ordezkaria mantenduko luke. 

Erkidegoko hiru probintzietan abstentzioa %45 izango dela aurreikusi du inkestak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago