EGURALDIA

Euria nagusi, beheranzko elur kotarekin

Erredakzioa 2022ko mar. 4a, 07:54

Hodeiak eta euria izango ditugu gaur eta bihar. Igandean eguraldiak zertxobait hobera joko du.

Zeru oso hodeitsuak izango ditugu datozen egunotan, bai eta euria ere. Elur kota 1.000-1.200 metroren bueltan kokatuta egongo da, baina gauez 800 metrotaraino jaitsi daiteke. Ipar-mendebaldeko haizea egongo da, ahul-bizi. 3 eta 7 gradu arteko tenperatura izango dugu.

Asteburuari begira, larunbatean ere hodeiak eta euria izango dira nagusi. Elurra 700 metrotara iritsi liteke. Izotza sortzeko aukera egongo da ere, 1 eta 6 gradu arteko tenperaturekin. Igande goizean eguraldi eskasa mantenduko da, baina hodei gutxiago egongo dira, eta hodeiarteren batetik Eguzkia ikusi ahalko da. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, nahiko hotz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide